FAKTURAK ETA ORDAINKETAK
- OTI ez izateagatik faktura bat jasotzen badute osasun-zerbitzuren bat jaso eta gero, fakturak gorde egin behar dituzte. Batzuetan faktura horiek deusezta daitezke OTI lortu eta gero. Deuseztatzea eskatzeko kontaktua fakturan bertan dago.
- Garrantzitsua da jakitea ez ordaintzeak ez dakarrela interesik, ez dela enbargatzen, eta ez duela arazorik sortzen Atzerritarren Bulegoan. Osasun Departamentuak osasun-larrialdietan arreta ematen du beti.
- Kobratuko dela informatuz gero, pertsona horrek dirurik ez duela esan behar du eta arreta emateko eskatu behar du behin eta berriro. Osasun-laguntza ukatzen bazaio, kexa bat jar dezake Osasun Departamentuan.